XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nere lagunak, efektoari erreparatuz, eskuak elkartzen ditu.

- Orain egitan, Buddy.

Ez al du jateko moduko itxura goxoa?

Queenie aingeru bat jaten ahalegintzen da.

Aurrekaldeko leiho guztietarako gorosti-koroak txirikordatu eta xingolez apaindu ostean, gure hurrengo eginkizuna familiakoentzat opariak prestatzea da.

Eskuz tintatutako buruzapiak andreentzat, eta limoi, erregaliza eta aspirinaz etxean egindako jarabea gizonezkoentzat, lehenengo Katarro Seinaleak ageri bezain laster edota Ehizean ibili ondoren hartu behar dena.

Baina elkarrentzako opariak prestatzeko ordua iristen zaigunean, bakoitza gure aldetik joaten gara, ezkutuan lan egitearren.

Nik nakare-girteneko labana, irrati bat, eta txokolatez estalitako gerezi libra bat erregalatu nahiko nizkioke (behin horietako gerezi batzuk probatu genituenetik beti zin egiten du: Gereziz bakarrik bizi ninteke, Buddy. Alajainkoa, horixe bizi nintekela!...eta hau ez da Bere izena alferrik hartzea).

Guzti horren ordez, kometa bat egiten ari natzaio.

Berak neri bizikleta bat erregalatu nahiko lidake (milioi bat aldiz esan du: Behintzat hori egin ahal izango banu, Buddy.

Nahiko txarra da berez batek nahiko lukeena eduki gabe bizitzea;